- Familien arteko harrera egitea da egitasmoaren helburua eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzen dira.
- Izen ematea Elgoibar Ikastolan, Herri Eskolan, HAZen, Udal Ludotekan eta Elgoibarko Izarrako bulegoan egin daiteke edota online formularioa betez.
Azaroan emango zaio hasiera Auzoko Familiak (Hurbiltzen) egitasmoari. Gaur hasi eta ikasturte osoan zehar egongo da egitasmoan izena emateko aukera. Auzoko Familiak (lehen Hurbiltzen) euskaratik urrun eta euskaratik gertu bizi diren familien elkarbizitzarako gune izateko sortu da. Familien arteko harrera egitea da egitasmoaren helburua eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzen dira.
Ekimena Udalak (Euskara Saila eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Saila) Elgoibarko Izarrarekin batera martxan jarri zuen joan den ikasturtean, Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin.
Familiak dinamizatzaile batek gidatutako saioak egiteko edota familien artean adostutako ekintzak egiteko elkartzen dira egitasmo honetan.
Parte hartzea borondatezkoa, librea eta doakoa da.
Izen ematea Elgoibar Ikastolan, Herri Eskolan, HAZen, Udal Ludotekan eta Elgoibarko Izarrako bulegoan egin daiteke, bertan aurkituko diren esku orrietan. Online izen ematea egiteko aukera ere dago formularioa betez.