- Urriaren 17a bitarte eman dezakete izena. Izen emate orria esteka honetan eta HAZ-en dago eskuragarri. HAZ-en entregatu behar da.
- Abenduaren 2tik abenduaren 18ra, herritarrek erakusleihoak bozkatu ahal izango dituzte, Elgoibarko Udaleko webgunearen bitartez.
Zabalik dago 2022ko Elgoibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan merkatariek izena emateko epea. Urriaren 17a bitarte eman dezakete izena. Izen emate orria esteka honetan eta HAZ-en dago eskuragarri. HAZ-en entregatu behar da.
Elgoibarko Udalak, lehiaketa honekin, helburu du gabon jaiak girotzea merkatarien artean. Horretaz, gain herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko.
Merkataritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, zein sektoretan diharduten kontuan izan gabe, baldin eta gabonetako dekorazioa erakusteko ageriko erakusleihoren bat baldin badute.
Merkatari parte-hartzaileek Elgoibarko negozioetako erakusleihoetan Gabonetako dekorazioa jarri behar dute. Establezimendu bakoitza libre izango da bere erakusleihoa Gabonetako gaiarekin apaintzeko.
Parte hartzen duten erakusleihoak jarrita egon beharko dira 2022ko azaroaren 27an, eta dekorazioa ezin izango da aldatu 2023ko urtarrilaren 6ra arte. Azaroaren 28an eta 29an argazkiak aterako zaizkie erakusleiho guztiei Udalaren webgunean jartzeko.
Abenduaren 2tik abenduaren 18ra, herritarrek erakusleihoak bozkatu ahal izango dituzte, Elgoibarko Udaleko webgunearen bitartez.
Epaimahaia 2022ko abenduaren 12tik 16ra pasako da parte hartuko duten establezimendu guztietatik, parte hartuko duten erakusleihoak ebaluatzeko.
600 euro saritan
Hiru sari egongo dira jokoan:
- Lehenengo saria: 300 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
- Bigarren saria: 200 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
- Herri-epaimahaiak emandako saria: 100 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
Parte hartzen duten herritarren artean zotz egiteko saria: 50 €-ko erosketa-txekea Gabonetako erakusleihoen Lehiaketaren III. Edizioan izena eman duten establezimenduetan trukatzeko.
Sariak banatzeko ekitaldia 2022ko abenduaren 21ean izango da.