- 18:30ean izango da, Lilan.
- Lehenengo fase honetan herriko LGTB+ pertsonen bizipenak ezagutu nahi dira, 8 elgoibartar ingururen testigantzak bilduz eta zabalduz.
Elgoibarko Udalak eta Lilak Elgoibarko LGTB+ kolektiboaren diagnostikoa egingo dute Hiruki Larroxa elkartearekin elkarlanean. Lekukotzak jaso nahi dira diagnostikoa egiteko, eta horretarako, sustatzaileek herritarrak bilatzen dituzte elkarrizketak egiteko.
Urriaren 6an, ostegunean, 18:30ean, Lilan, bilkura irekia egingo da herritarrei diagnostikoa zertan datzan aurkezteko. Bilera irekia da eta ez da izena eman behar.
Hain zuzen ere, lehen fase honetan, herriko LGTB+ pertsonen bizipenak ezagutzea da helburua, 8 bat bizilagunen testigantzak batuz eta zabalduz. Horrela, Elgoibarko herritarrek indarkeria matxistarekiko eta sexu-aniztasunarekiko dituzten jarrerak, ezagutzak eta sentsibilizazioa ezagutuko dira.
Parte hartzeko izena eman behar da helbide elektroniko honetan: elgoibarlgtbdiagnostikoa@gmail.com. Udalak eta Lilak zehaztu dute izen-ematea urriaren 16a baino lehen egin behar dela.
Elgoibarko Udalak eta Lilak proiektuan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.