- Erabiliko den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa.
- Lanak 3 aste inguruko iraupena izango dute, 39.641,18 €+BEZeko aurrekontuarekin.
Goiko Errotako eta Merkatu Plaza alboko zubien oholak berrituko ditu Udalak datozen asteetan. Egungo zoladura kenduko da, % 100 birziklatutako plastikozko lamak jartzeko, zurezko itxurarekin.
Erabiliko den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa.
Lanak 3 aste inguruko iraupena izango dute. GOKI ERREFORMAK, S.L. egingo du obra. 39.641,18 €+BEZeko aurrekontua dute lanek.
Lanokin Udalak herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzen du, era jasangarrian, herritarren segurtasuna hobetuz.