- San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxiko dira.
- STOCK KALEKO AZOKAn, saltokiek beren produktuak salgai jartzen dituzte beren establezimenduaren aurrean.
Udalak, Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatutako STOCK KALEKO AZOKA dela eta, urriaren 7an eta 8an hirigune historikoko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailu motordunen zirkulazioari ixtea aurreikusten du.
Ontziratzen ez diren produktu galkorren hornidura eta banku, farmazia eta bitxi-denden hornitzaileak hartuko dira kontuan.
Maalan antolatu ohi zen Stock Azokaren ordezko ekimena da: Covid-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, joan den 2021ean arrakastaz ospatu zen era honetara, pilaketak saihestuz. Hori dela eta, merkatariek formula horri jarraipena ematea erabaki dute.
STOCK KALEKO AZOKAn, saltokiek beren produktuak salgai jartzen dituzte beren establezimenduaren aurrean, bide publikoaren gorriz margotutako eremuan.
Udalak tokiko ekonomia suspertzeko abian jarritako txoke-planaren ildotik doan ekintza da. Erosketak erraztuko dituen eta udalerriko erdiguneko kaleak dinamizatuko dituen ekimena, merkataritza-ordutegian espazio erakargarriagoa eta atseginagoa lortuz.
Bi jarduerak arrakastatsuak eta inplikatutako alde guztientzat onuragarriak izan daitezen, Udalak kale horietan dauden gainerako negozioak gonbidatzen ditu parte hartzera, denda kalera ateraz.