- Helburua da jendaurrean aitortzea Elgoibarren emakumeen eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen lagundu eta/edo nabarmendu duten pertsonek eta/edo erakundeek egindako lana.
- Urteurren festa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta, Lila Saria emateaz gain, bakarrizketak eta musika kontzertuak ere izango dira.
Lilako Mahaiak eta Elgoibarko Udalak ‘Lila Saria’ sortu dute, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politika publikoen esparruan. Irailaren 22an emango da, Lila gunearen lehen urteurrenean.
Lila Sariaren lehen edizioaren helburua da jendaurrean aitortzea Elgoibarko udalerriko bizitza sozial, hezitzaile, politiko, ekonomiko, kirol eta kulturaleko edozein arlotan emakumeen eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen lagundu duten eta/edo nabarmendu duten pertsonek eta/edo erakundeek egindako lana. Gainera, eskerrak eman nahi dizkie ere Udalak Lila emakumeentzako gune bat baino gehiago izan dadin lan egin duten parte-hartzaile guztiei, topaketarako, hausnarketarako eta berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko lanerako gune bat baita egun.
Parte hartu duten hautagaiak Elgoibarko udalerriko erakunde eta pertsona fisikoek proposatu dituzte. Hautaketa-epaimahaia Lilako Mahaiko hiru kidek, Berdintasun Saileko teknikariak, Berdintasun Arloko arduradunak eta alkateak osatzen dute. Garaikurra eta 500 euroko saria daude jokoan.
Urteurren festa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta Lila Saria emateko ekitaldiaz gain, Beatriz Egizabal eta Getari Etxegaraik bakarrizketak eskainiko dituzte eta Ane Zabaleta eta Deñe Garcíaren kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Lunch txiki bat egongo da bertaratzen direnentzat. Ekitaldia doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar, baina plazak mugatuak dira.