- Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren aurtengo gaia librea da.
- Lanak Aita Agirre kulturgunean edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
- Elgoibarko Udalak, ohikoa den bezala, egutegia eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia eratzeko argazki lehiaketa antolatzen du urtero, bai poltsikorako egutegia baita hormako egutegia irudikatzeko.
- Oinarriak (PDF)
Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren aurtengo gaia librea izango da baina argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da 2022 urtean zehar.
Argazkiak aurkezteko azken eguna 2022ko urriaren 6a, osteguna, izango da; eta lanak Aita Agirre kulturgunean edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko da aukeratutako argazki bakoitza.
Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanak originalak izango dira, eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek, hau da, 16 urtetik gorakoek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.
Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb-ko pisua izango dute, eta gehienez ere, 10 Mb-ekoa. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Argazkiak Elgoibarren ateratakoak izan beharko dira, eta adierazi egin beharko da zein leku den.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Aita Agirre kulturgunean (Euskara Saila, Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar) edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu beharko dituzte lanak, eta horretarako azken eguna 2022ko urriaren 6a (osteguna) izango da.
Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
- Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2023” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Aita Agirre kulturgunea (Euskara Saila), Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar.
- Emailez, euskara@elgoibar.eus helbidera bidalita. Kasu honetan ere, aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua izan dela jakinarazteko.
Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturikoak, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Hala, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.