Trantsizio ekologikorako eta erronka demografikorako Ministerioak 304.000 euroko diru-laguntza eman du inguratzaile termikoaren birgaitze energetikorako eta 46.000 eurokoa energia aerotermikoa edo hidrotermikoa aprobetxatzeko instalazioetarako.
Aita Agirre eskola zaharrak birgaitzeko obretarako diru-laguntza eman du trantsizio ekologikorako eta erronka demografikorako Ministerioak, Karbono Gutxiko Ekonomiako proiektuetarako laguntzen ildotik. Diru-laguntza horiek toki-erakundeentzat sustatu dira eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu ditu. Laguntza ekonomiko hori EDAIk kudeatu du, ekonomia garbiagoa eta iraunkorragoa lortzeko.
Laguntzaren barruan, proiektuak bi diru-laguntza jaso ditu:
- 01 neurria. Lehendik dauden udal eraikinetako inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa. Ildo horretan, kostu hautagarria 607.182,00 eurokoa zen eta 303.591,00 euroko diru-laguntza lortu du (kostu hautagarriaren %50).
- 17. neurria. Energia aerotermikoa edo hidrotermikoa bero-ponpen bidez aprobetxatzeko instalazioak. Ildo horretan, kostu hautagarria 404.879,72 eurokoa zen eta 45.750,07 euroko (%11,30) diru-laguntza lortu du.
Obraren kostu osoa 2.829.523,06 € + BEZa izan da, eta bi lerroen baturatik lortutako diru-laguntza 349.341,07 €-koa da.