Zehazki abuztuaren 23an, 25ean, 26an eta 27an egongo da zerbitzua erabiltzeko aukera eta herri barruko ibilbideak egiteko izango da.
Elgoibarko Udalak, lehen aldiz, gaueko taxi zerbitzua eskainiko du abuztuaren 23, 25, 26 eta 27an. 00:00etatik 06:00etara izango da eta herri barruko ibilbideak egiteko soilik balioko du zerbitzuak. Doanekoa da eta Txarridunako biribilgunetik abiatuko da. Ezin da aurrez erreserbarik egin; ilaran egon behar da eta hurrenkeran hartu ahal izango da taxi zerbitzua.
Udalaren helburua ekimen honekin da gaueko parranden ostean etxeratze lasai eta seguruak bermatzea.