Guztira 40 erraldoi bikote kaleratu dira lehen sorta honetan eta Azkue (San Bartolome Kalea, 26) eta Pitxintxu (San Frantzisko Kalea, 27) saltokietan eskuratu ahal izango dira.
Altzola dorretxeko jaun-andre Aszensio Altzola eta Katalina Ibarraren miniaturazko erraldoiak kaleratuko dituzte Elgoibarko Udalak eta Olentzero Opariak enpresak.
“Abentura honetan murgildu garen lehen aldia denez, bi erraldoi bikoteen artean, Altzolako jaunen edo Nafarroako erregeen artean, lehenengoz kaleratzeko, Elgoibartarrentzako adierazgarrienak Altzolako andere eta jauna iruditzen zitzaizkigun, gertuagokoak ere badirelako” azaldu dute Udaleko Kultura sailetik. “Helburua da ekimenari jarraipena ematea”.
Guztira 40 erraldoi bikote kaleratuko dira lehen sorta honetan eta aurrekontua 5.900 eurokoa izan da, BEZ barne. Moldea sortzearena izan da kostuaren zati handiena, 4.400 euro.
Erraldoiak Azkue (San Bartolome Kalea, 26) eta Pitxintxu (San Frantzisko Kalea, 27) saltokietan eskuratu ahal izango dira abuztuaren 23tik aurrera.