Ikuskizuna 22:30ean hasiko da, Maalako parkean.
Aire libreko zinemari erreparatuz, ‘La Pequeña Suiza‘ pelikula eskainiko da.
Elgoibarko Nazioarteko XXXV. Folklore Jaialdia ospatuko da herrian ostiral honetan, uztailak 22. Ikuskkzuna 22:30ean hasiko da, eta Maalako parkean burutuko da Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatutako egitasmoa. Aurten herria bisitatuko duten taldeak Ginea-Bissauko ‘Netos de Bandim’ eta Georgiako ‘University’ izango dira, bakoitzak bere herrialdeko kulturaz bustiz Elgoibarko txokoak.
Bestalde, ostiral honetara arte aurkeztu ahal izango dira XVII. Kirol Argazkien Lehiaketarako lanak. Elgoibarko Udala eta Ongarri Azgazki Taldea antolatutako lehiaketa honen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, albiste honetan aurkitu daiteke.
Igande honetan, hilaren 24an, XL. Sigma pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Partidak 10:30ean hasiko dira Sigmako frontoian. Eta egun berean, gainera, Sargoateko erromeria antolatu da Sargoate mendian.
Aire libreko zinema
Aste honetan, pelikula bat eskainiko da Kalegoen plazako aire libreko zineman:
- LA PEQUEÑA SUIZA: larunbata 23 (22:30).
Sarrera doakoa izango da.