Lurzorua konpondu da eta pintatze- eta errotulazio-lanak egin dira. Inbertsioa 3.000 eurokoa izan da, BEZ gabe.
Aurrerantzean, tenis pistaren erabilera egokia bermatzeko, ateko giltza Olaizaga Kiroldegian jaso beharko dute erabiltzeek eta jolastu eta gero bertan itzuli beharko dute.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak IMHko tenis pistan berritze lanak burutu ditu. Lurzorua konpondu da eta pintatze- eta errotulazio-lanak egin dira. Inbertsioa 46.000 eurokoa izan da.
Tenis pista hau 1992 urtean eraiki zuen Udalak eta 2003tik erabilera librea eta doakoa da (orain arte atea irekita aurkitzen zen). Pistak, tenis erabileran soilik, 700 erabilera bakar inguru ditu urtean.
Jendeak, ordea, ez du pista hau behar bezala tenisean jokatzeko bakarrik erabiltzen eta azken urtean erabilera desegokiak nabariak izan dira: pipa azalak, zaborrak, sarearen posteak indarrez puskatu, e.a.
Horregatik, pistaren erabilera egokia ziurtatzeko eta tenisean jolastea gustuko dutenei doako instalazio bat eskaintzen jarraitzeko, aurrerantzean, tenis pistaren ateko giltza Olaizaga Kiroldegian jaso beharko dute erabiltzeek eta jolastu eta gero bertan itzuli beharko dute.