San Roke kaleko aparkaleku batzuk obra guztian zehar erreserbatuta egongo dira. Datozen egunetan eskailera mekanikoak gruaz ateratzerakoan, eskailera arruntak ezingo dira erabili.
Aurrekontua 457.322,78 €-koa da, BEZa kanpo, eta exekuzio-epea 7 hilabete ingurukoa da. 2023 hasieran igogailua erabilgarri egongo da.
Abian dira Errotaberriko igogailua ezartzeko lanak. Azken egunotan eskilara mekanikoak desmuntatzeko hainbat lan burutzen dihardute eta datozen egunetan eskilara mekanikoak kendu eta lanei ekiteko grua ezartzeari ekingo zaio.
Errotaberriko obran afekzioak astero moldatzen joango dira, jendeari oztopo gutxien egiteko helburuarekin. San Roke kaleko aparkaleku batzuk obra guztian zehar erreserbatuta egongo dira. Datozen egunetan eskailera mekanikoak gruaz ateratzerakoan, eskailera arruntak ezingo dira erabili, eta hori errepikatuko da obran zehar puntualki zenbait momentutan. Unean-unean abisu ezberdinak jakinaraziko ditu Udalak.
2023 hasieran erabilgarri
UTE URDINBERRI VIUDA DE SAINZ enpresa ari da burutzen lanak lehiaketa publikoan puntuazio altuena eskuratu ostean. Aurrekontua 457.322,78 €-koa da, BEZa kanpo, eta exekuzio-epea 7 hilabete ingurukoa da. 2023 hasieran igogailua erabilgarri egongo da.
Igogailu berriak 15’55 metroko kota-aldea gaindituko du, eta irisgarritasuna nabarmen hobetuko du, eskailera mekanikoak erabili ezin zituzten mugikortasun urriko pertsonentzat ere balioko baitu.
Igogailua 630 Kg/8 pertsonarentzat izango da, eta kabinak 1.100 mm x 1.400 mm x 2.100 mm-ko neurriak ditu. Igogailuaren dorrea ageriko hormigoi armatuzkoa izango da, eta aurrealdea libre utziko du, erabiltzaileek ikusgarritasuna izan dezaten. Bao hori beirazko itxitura batez estalita egongo da.
Proiektuak San Roke kalean eskailera finkoen amaieratik 15 metrora lehorreratzea planteatzen du, igogailuaren dorrea kokatuz, pasabideak bere egitura eusten duten bi zutabeen artean dagoen eskailerekin bat etor daitezen. Dorrea San Roke espaloiarekin lotzeko 8,33 m-ko pasabide metaliko bat erabiliko da.