Asteazken honetan, uztailak 20, Osoko Bilkura Elgoibarko Udalean

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.

Zuzenean ikusi 

Asteazken honetan, uztailak 20, Elgoibarko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 18:30ean Udaleko Areto Nagusian. Zuzenean jarraitu daiteke www.elgoibar.eus -en. Hona hemen gai-zerrenda:

  1. 2022ko ekainaren 29an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzearen hasierako onarpena: Q Epigrafea.
  3. Ezkontza zibila baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenen berri ematea.
  4. Melillako hesiaren inguruan 2022ko ekainaren 24tik 25eko goizaldean gertatutako sarraskia salatzeko, EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
  5. Melillan ekainaren 24an izandako gertakariei buruz EAJ/PNVk aurkeztutako mozioa.
  6. Osakidetzako anbulategien itxieraren aurkako eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
  7. Osasun sistema publikoa indartzeko, EAJ/PNV eta PSE-EEk aurkeztutako mozioa.
  8. Elgoibarko Udalean polinizatzaileak babesteko ekintza plan bat onartzeko Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa.

Eskariak eta galderak.