Euskaltegiak

Elgoibarko Udal Euskaltegia

 

Elgoibarko Udal Euskaltegia

Elgoibarko Udal Euskaltegia helduentzako euskararen irakaskuntzan eta herriko hizkuntza normalizazio prozesuan ari den zentro publikoa da.

Elgoibarko Udal Euskaltegia

Aita Agirre Plaza, 3.  20870 Elgoibar. Gipuzkoa.

Nola iritsi »

Telefonoa:

943-742731

Ikasleen mailaketa:

Euskalduntzea: Batez ere, ama hizkuntza erdera duten ikasleentzat. A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak
Alfabetatzea: Ama hizkuntza euskera izanik, ikasketak euskaraz egin ez dituztenentzat.

HELBURUAK

B1 maila:

Maila burututakoan, ikaslea gai izango da, eguneroko testuinguru ezagunetan, gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak, instrukzioak, pertsonen eta objektuen deskribapen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Halaber, eguneroko harreman hurbilen inguruan, solasaldietan parte hartzeko gai izango da. Dena den, testuaren mezu nagusia eta orokorra jaso/adieraziko du, eta zenbaitetan, helburuaren arabera eta testuaren egiturak bideratzen duenean, informazio xehea ere jasoko du.

B2 maila:

Maila burututakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldiak eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan.

C1 maila:

Maila burututakoan, ikaslea gai izango da, kultura orokorraren mailan, edozein euskal hizketa ulertzeko, baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab. ulertuko ditu; gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere idazteko gai izango da. Hala ere, zailtasunak izango ditu gai espezializatuei eta erregistro bereziei buruzko testuak jaso eta adierazteko.

 C2 maila:

Maila burututakoan, ikaslea gai izango da kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezializatuak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.

EUSKARA AGIRIAK

  • HABEren euskara-agirien baliokidetasunak:
  • B1 mailako euskara-agiria: IVAPen 1 HE – OSAKIDETZAren 1 HE.
  • B2 mailako euskara-agiria: IVAPen 2 HE – OSAKIDETZAren 2 HE – ERTZAINTZAren 1 HE.
  • C1 mailako euskara-agiria: IVAPen 3 HE – OSAKIDETZAren 3 HE – ERTZAINTZAren 2 HE – EGA.
  • C2 mailako euskara agiria: IVAPen 4 HE – OSAKIDETZAren 4 HE.

APARTEKO IKASTAROAK

  • Eskoletako irakasleentzako EGAtik gorako ikastaroak (Euskaltzaindiaren arauak, hobekuntza ikastaroak...).
  • Merkatariei eskainitakoak.
  • Enpresetako langileei bideratutakoak.
  • Tabernari eta ostalariei eskainitakoak.
  • AISA: Etorri berriak gure kultura eta hizkuntzara hurbiltzeko ikastaroa.
  • Internet bidezko BOGA programa.

Izena ematea:

  • 16 urtetik gorakoentzat.
  • Neguko ikastaroetarako matrikula garaia irailaren hasieran hasten da, baina ikasturtean zehar ere, badago martxan dauden taldeetan sartzerik. Udako ikastaroak ere eskaintzen dira, eta hauetan izena emateko garaia ekainean izaten da.

Prezio bereziak:

Elgoibarren erroldatutako langabetuek, ikasleek eta jubilatuek prezio erdia ordainduko dute, baita 0-12 urte bitarteko umeen gurasoek ere.

Beka sistema:

Beka sistemarekin ia doan atera daiteke matrikula.

AEK Euskaltegia

AEK Euskaltegia

(Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea)

Zer eskaintzen dugu?

  1. Euskalduntze maila guztiak HEAKren arabera hiru mailatan sailkatuta:
    • Maila: hutsetik hasi edo zertxobait dakitenei begira.
    • Maila: oinarrizkoena ezagututa, eguneroko bizimoduan euskaraz aritzeko trebatu nahi dutenei begira.
    • Maila: EGA edo Hizkuntz Eskakizunak (Administraziorako, Osakidetzarako, Hezkuntzarako) helburu dituztenei begira.
    • Hiru mailok egiztatzeko azterketak, dagokien agiri edo titulua eskuratzeko
  2. Ikastaro bereziak:
    • Eskoletako langileentzat.
    • Etorri berrientzat.
    • Merkatarientzat.
    • Lantegietako behar zehatzak asetzeko.
    • Euskaltzaindiaren arauen berri jasotzeko.
  3. Enpresetan normalizazio planak
  4. Autoikaskuntza eta Boga
  5. Uda ikastaroak uztailean eta irailean
  6. Barnetegiak urte osoan zein udan

Prezio bereziak:

Elgoibarren erroldatutako langabetuek, ikasleek eta jubilatuek prezio erdia ordainduko dute, baita 0-12 urte bitarteko umeen gurasoek ere.

Beka sistema:

Beka sistemarekin ia doan atera daiteke matrikula.

AEK Euskaltegia

Gabriel Krutzelaegi 10, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa.

Nola iritsi »

Telefonoa:

607 60 14 23

Helbide elektronikoa:

elgoibar@aek.org