Saioa 19:00etan hasiko da, eta Elgoibarko Isiltasun Eskolak antolatu du.
Aire libreko zinemari erreparatuz, ‘Wonder Woman 1984’ eta ‘Corre como una chica‘ pelikulak eskainiko dira.
Elgoibarko Isiltasun Eskolak meditazio saioa antolatu du ostegun honetarako, uztailak 14. Saioa Kultur Etxeko sotoan burutuko da, eta 19:00etan hasiko da.
Bestalde, ostiral honetara arte eman ahalko da izena EUSKARA ALA EZKARA KIROLEAN? jardunaldian. Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Prezioa 10 euro dira pertsonako, eta 15 bazkaltzera geratzen direnek. Elgoibarko kirol elkarte eta entitateetako kideek doan izango dute. Hemen informazio gehiago.
Aire libreko zinema
Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira Kalegoen plazako aire libreko zineman:
- WONDER WOMAN 1984: ostirala 15 (22:30).
- CORRE COMO UNA CHICA: larunbata 16 (22:30).