Guztira 20 kartel aurkeztu dira lehiaketara, 2020an baino 4 gehiago. Haurren lehiaketara, berriz, 13 kartel aurkeztu dira.
Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Elgoibarko Udalak ezagutzera eman ditu 2022ko San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketan sarituak izan direnen izenak: Jaume Gubianas Escudéren ‘Guztion Festa’ kartelak iragarriko ditu 2022ko San Bartolome jaiak.
Edizio berri honetara, guztira 20 kartel aurkeztu dira, 2020an baino 4 gehiago (16 izan ziren orduan). Jaumek 800 euroko saria eskuratu du.
Haurren lehiaketara, berriz, 13 kartel aurkeztu dira. Honakoak izan dira sarituak:
Nahia Baskaran Beristain (14 urte)-Berriz Ere
- Lea Lazarobaster Heras (12 urte)-Kalean Korrika
- Yera Elizburu Hernandez (11 urte)-Aurten Berriz Jaiak Ospatzera
- Nora Leonardo Oñederra (11 urte)-Aupa Mausile
- Leire Etxaniz Bereziartua (10 urte)-Baloi
- Ibon Baskaran Beristain (10 urte)-Mau
Aurten, epaimahaia honakoek osatu dute: Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeburua; Jesus Mari Sarasua Ongarri Argazki Taldeko kidea; Encarni Migales Atabal Danborrada Elkarteko kidea; Iñaki Raigoso Kokoe Komiki Taldeko kide ohia; eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, idazkari lanak egin eta akta jaso du.
Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Elgoibarko Udaleko kultura sailak partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu izanagatik. Udalak hurrengo asteetan emango du ezagutzera San Bartolome jaietarako prestatutako programazioa.