UTE URDINBERRI VIUDA DE SAINZ enpresak burutuko ditu lanak lehiaketa publikoan puntuazio altuena eskuratu ostean. Aurrekontua 457.322,78 €-koa da, BEZa kanpo, eta hitzartutako exekuzio-epea 7 hilabetekoa da.
Igogailua 630 Kg/8 pertsonentzat izango da, ageriko hormigoi armatuzko U baten forman, eta aurrealdea libre uzten du, beiraz estalia, erabiltzaileek ikusgarritasuna izateko.
Elgoibarko Udalak uztaila hasieran ekingo dio Errotaberriko igogailu berria eraikitzeari. UTE URDINBERRI VIUDA DE SAINZ enpresak burutuko ditu lanak lehiaketa publikoan puntuazio altuena eskuratu ostean. Aurrekontua 457.322,78 €-koa da, BEZa kanpo, eta exekuzio-epea 7 hilabete ingurukoa da. 2023 hasieran igogailua erabilgarri egongo da.
Gaur egun, Errotaberri plazatik San Roke kalerako sarbidea errazteko eskailera mekanikoak daude, neurri batean zutabeetan oinarritutako hormigoizko egitura batez eutsita, eta, luzera handia duenez, funtzionamendu-arazo ugari izan ditu instalatu zirenetik. Une honetan zerbitzuz kanpo daude, eta, beraz, kendu eta igogailu batekin ordezkatuko dira.
Eskailera mekanikoek 2021aren hasieran utzi zioten funtzionatzeari, eta Udalak igogailu batekin ordezkatzeko konpromisoa hartu zuen. Jarraian, proiektua idatzi zen, eta, URA Uraren Euskal Agentziak baimena eman ondoren, lizitazioa gauzatu da, prozedura ekainean amaituz.
Igogailu berriak 15 ’55 metroko kota-aldea gaindituko du, eta irisgarritasuna nabarmen hobetuko du, eskailera mekanikoak erabili ezin zituzten mugikortasun urriko pertsonentzat ere balioko baitu.
Igogailua 630 Kg/8 pertsonarentzat izango da, eta kabinak 1.100 mm x 1.400 mm x 2.100 mm-ko neurriak ditu. Igogailuaren dorrea ageriko hormigoi armatuzkoa izango da, eta aurrealdea libre utziko du, erabiltzaileek ikusgarritasuna izan dezaten. Bao hori beirazko itxitura batez estalita egongo da.
Proiektuak San Roke kalean eskailera finkoen amaieratik 15 metrora lehorreratzea planteatzen du, igogailuaren dorrea kokatuz, pasabideak bere egitura eusten duten bi zutabeen artean dagoen eskailerekin bat etor daitezen. Dorrea San Roke espaloiarekin lotzeko 8,33 m-ko pasabide metaliko bat erabiliko da.