Udalak lehiaketara atera berri du asfaltatze-kanpaina, hainbat eremu hartzen dituena, hala nola bigungarriak dituzten guneak, erdiguneko kaleak eta landa-bideak.
Obraren aurrekontua 280.844,47 €-koa da, BEZa barne. Birzolatze-lanetarako 2 hilabeteko epea aurreikusten da.
Elgoibarko Udalak asfaltatze kanpaina egingo du udan, 18 gune, erdiguneko kaleak eta landa bideak hartuko dituena.
Udalak udalerriko bideak eta oinezkoen ibilbideak mantentzeko lanak egiten ditu, bai hiri-lurzoruan, bai landa-lurzoruan. Ibilgailu astunen joan-etorriek eta eguraldi txarrek eraginda bideak pixkanaka hondatzen joaten direnez, Udalak asfaltatze-kanpaina bat programatu du udalerriko gune hondatu hauek konpontzeko:
- Ermuaranbide kalea
- San Antolin kalea
- San Pedro kalea
- Gune bigunak dituzten eremuak: Santa Klara, Santa Ana, San Roke, Urazandi, Kalamua, Bernardo Ezenarro, Ermuaranbide, Toletxe kalea, Loritoko Aldapa eta Alkorta.
Bestalde, malda handiko eremuetan itsasgarritasuna hobetzeko edo zorua hobetzeko, asfaltatzeko beharra duten 5 landa-bide hautatu dira:
- Beoain
- Olazarraga
- Aranburu
- Jauregi
- Mintxeta
Obraren aurrekontua 280.844,47 €-koa da, BEZa barne. 2 hilabeteko epea aurreikusten da birzolatze-lanetarako, lizitazio publikoaren prozesua amaitu ondoren.
Enpresek proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 11 da. Informazio guztia www.elgoibar.eus webguneko kontratatzailearen profilean dago eskuragarri.