Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrerek edo irteerek ez dute zertan bat etorri hilaren 1, 15 edo azken egunekin.
Eskaerak Udaleko Gizarte Ongizate Sailean egin beharko dira.
Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak jakinarazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 2022ko udan adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.
Eskabideak adierazitako egunetan egin beharko dira, Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailean. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da 943 74 10 50 telefonora deituz.
- Abuztuaren egonaldietarako, ekainaren 8a baino lehen.
- Iraileko egonaldietarako, uztailaren 13a baino lehen.
Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrerek edo irteerek ez dute zertan bat etorri hilaren 1, 15 edo azken egunekin.
Oro har, adinekoentzako aldi baterako egonaldiak Donostiako Txara 2 egoitzan egingo dira, plaza kopuru mugatuarekin. Jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta Gipuzkoako beste egoitza batzuetan dauden plazen erabilgarritasun-egoeraren arabera, plaza-kopurua handitzea baloratuko da, jasotako eskaera guztiei erantzuten saiatzeko.