Elgoibarko Udalak 34.000 euro bideratuko ditu nekazaritzako eta abeltzaintzako azokak antolatzeko.
Hitzarmenean, gainera, arekak garbitzeko eta landa-bideak sasiz garbitzeko lanak arautzen dira.
Elgoibarko Udalak eta Debemen Landa Garapenerako Debabarreneko Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute 2022an Elgoibarren egingo diren nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak antolatzeko eta kudeatzeko, bai eta azoka horien osagarri izango diren hainbat jarduera antolatzeko ere, batez ere Elgoibarko baserrietan ekoitzitako eta/edo landutako tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa bultzatzeko, BASERRIKOA ekimenaren barruan.
Elgoibarko Udalak 34.000 euro bideratuko ditu Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokak antolatzeko, Ekonomiaren Sustapen eta Kultura sailen bitartez.
Hitzarmen horretan, gainera, arekak garbitzeko eta landa-bideak sasiz garbitzeko lanak arautzen dira, eta Elgoibarko Udalak Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteko bazkide gisa ordaindu behar duen 2022ko kuota zehazten da.