Musika eskolako musikariek kurtso bukaerako kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, ekainak 3

Ikuskizuna 19:00etan hasiko da Herriko Antzokian.

Ikasturte amaiera heltzear dagoen honetan, Elgoibarko I. Bereziartua Musika Eskolako musikariek kurtso bukaerako kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, ekainak 3, Elgoibarko Herriko Antzokian. Kontzertua 19:00etan hasiko da. Bestalde, egun berdinean, Kiribil egitasmoa burutuko da Maalako parkean 17:00etatik aurrera, Elgoibarko Izarrak antolatuta.

Maiatzaren 3tik 18ra bitartean, bestalde, ‘Egur arte tailerreko ikasleen artelanak’ erakusketa eskainiko da astelehenetik larunbatera, 18:30etatik 20:30era bitartean, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Larunbatean, gainera, Ikastolaren Eguna ospatuko da, eta Kaleko Margo Lehiaketaren bederatzigarren edizioa ere egingo da, Trinitateko jaien egitarauaren baitan. 09:00etatik 10:00etara bitartean euskarriak Elgoibarko parrokiako arkupeetara eraman beharko dira zigilua jartzeko eta izena emateko, eta 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. 13:00etatik 14:00etara, aldiz, lanak parrokiako arkupeetan entregatu beharko dira. Eta 14:30ean sari banaketa egingo da. Goizean zehar, 11:30etatik 13:00etara bitartean, Indigo eta Shibori tekniken tailera eskainiko du Cynthia Pazmiñok Makina Erremintaren Museoan. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea museoa@museoa.eus helbidera idatziz edo 943 748 456 deituz. Pertsonako bost euro ordaindu beharko da.