Familiak antolatutako ospakizunean izan ziren Ane Beitia alkatea eta Blanca Larrañaga Gizarte Ongizateko zinegotzia eta Elgoibarko Udalaren oroigarria eta lore sorta bat oparitu zioten.
Pasa den larunbatean, maiatzak 28, Manuela Zorrilla Lapeñak 100 urte bete zituen. Manoli Elgoibarko San Lazaro egoitzako egoilarra da.
Urteurren berezi honetan, Udalak, Elgoibarko herriaren izenean zoriondu du Manoli. Familiak antolatutako ospakizunean izan ziren Ane Beitia alkatea eta Blanca Larrañaga Gizarte Ongizateko zinegotzia eta Elgoibarko Udalaren oroigarria eta lore sorta bat oparitu zioten.
Zorionak Manoli!