Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea: UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, ekaina eta uztaila bitartean, eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.
Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du datozen hilabeteetan Eibarren, Iruñean eta on-line egingo diren ikastaroen eskaintza.
Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea: UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen erdia diruz lagunduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, gehienez ere, 200 euroko mugarekin.
Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744366 euskara@elgoibar.eus).
Hona hemen UEUk 2022ko udarako (ekaina-uztaila) prestatutako eskaintza:
1.astea: ekainak 27-uztailak 1
- Zientziaren balioak egia-ostearen garaietan. (Iruñea, ekainak 27)
- Mendebaldeko Mito Bilketa. (Bilbo, ekainak 27)
- Lurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote? (Iruñea, ekainak 28)
- Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboa.(Eibar, ekainak 28 eta 29)
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura: Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian. (Eibar, ekainak 29)
- Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa). (Eibar, ekainak 29)
- Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak… (Bilbo, ekainak 29)
- Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak. (Donostia, ekainak 29)
- Zero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik (bisita gidatua). (Eibar, ekainak 30)
- Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune. (Donostia, uztailak 1)
- IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. (Donostia, uztailak 1).
- Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak. (Eibar, uztailak 1).
2. astea: uztailak 4-8
- Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboa. (Eibar, uztailak 4 eta 5)
- Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu teknologikoak. (Eibar, uztailak 5)
- Enpresa euskaldunaren erronkak. (Eibar, uztailak 5)
- EH2040: demografia, zaintza eta hizkuntza (Jakin jardunaldia). (Usurbil, uztailak 7 eta 8)
3. astea: uztailak 11-15
- Iraganetik etorkizunera: euskara natur zientzietan. (Baiona, uztailak 11)
- Euskararen aldeko diskurtsoen berritzea. Eta orain, zer, nork, nola? (Baiona, uztailak 12)
- Euskara gaitasuna lantzen (Baiona, uztailak 11) – Laster ikusgai.
- Matematikari Euskaldunen V. Topaketa (MateTop). (Eibar, uztailak 13).
- Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskararen garapena alor akademikoetan: lorpenak eta egungo erronkak. (Eibar, uztailak 14)