11:00etatik 14:00etara izango da. Ane Beitia alkateak azaldu duenez, “azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko haurrek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea eta hezkuntza zientifikoan sakontzea”.
Horrez gain, 9 bizipen zientifiko bizitzeko aukera izango da azokan: txikitxokoa, makina errazak, robotika, programazioaren oinarrizko ezagutzak, esperimentu likatsua, NFC teknologia, txinpartak ateratzeko eta herria sutan jartzeko esperimentuak, dinosauroen etorreraren ihes gela eta photocall-a.
Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabalduko dizkiete herriko haurrek datorren maiatzaren 21eko I. Zientzia Azokan. 11:00etatik 14:00etara izango da Lekuederren.
Guztira 38 postu egongo dira bertan, hala nola, Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuekin, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanekin, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak izango dira.
Ane Beitia alkateak azaldu duenez, “azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Horretarako, loturak sortu nahi ditugu hezkuntza-sistemaren, komunitate zientifikoaren, familien eta, oro har, gizartearen artean, zientziaren eta teknologiaren irudi errealistagoa emateko. Proiektu honen bidez, bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiegu Elgoibarko umeei eta gazteei, hezkuntza zientifikoan sakondu”.
9 bizipen zientifiko aukeran
Bizipen zientifiko ugari bizitzeko aukera izango da azokan: txikitxokoa, makina errazak, robotika, programazioaren oinarrizko ezagutzak, esperimentu likatsua, NFC teknologia, txinpartak ateratzeko eta herria sutan jartzeko esperimentuak, dinosauroen etorreraren ihes gela eta photocall-a.
Edozein tailer zientifikotan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da azokan dagoen informazio-gunean. 10.30-12:45.
TXIKITXOKOA: 4 gune egongo dira uraren grabitatearekin, imanekin, penduluen mugimenduarekin, material ezberdinen ezaugarriekin eta arroken eta mineralen propietateekin esperimentatzeko.
- Ikasturteak: HH3-HH5
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 10
MAKINA ERRAZAK: Oinarrizko robotikaren munduan hasi ahal izateko lehenengo urratsa izango da egitura, mekanismo eta makina errazak eraikitzea Lego Technic eta BricQ Motion materialak erabilita:
- Ikasturtea: HH 5
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
ROBOTIKARAKO SARRERA: Lego Spike Prime plataforma erabilita, robotikako esku desberdinak muntatu eta programatuko ditugu.
- Ikasturteak: LH 1 eta 2
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO EZAGUTZAK: HALOCODE plaka elektronikoa eta hainbat sentsore erabilita, LEDak eta soinuak programatuko ditugu, blokeen araberako lanabesez baliatuta.
- Ikasturteak: LH 3 eta 4
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
ESPERIMENTU LIKATSUA: Hainbat materialen arteko erreakzioek emaitza ikusgarriak sortzen dituzte SLIMEa adibidez. Tailerrean egingo diren esperimentuen bitartez, materialen eta haien propietateen inguruko kontzeptuetan sakonduko dugu.
- Ikasturteak: LH5 eta LH6
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
NFC TEKNOLOGIA: Mugikorrarekin ordainketak egiterakoan NFC teknologia erabiltzen dugu. Tailer honetan, NFC teknologian oinarrituta, arazo bat konpontzeko produktu bat diseinatzea proposatuko dizuegu. Tailer hau egiteko mugikorra behar da.
- Ikasturteak: DBH1 eta DBH2
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
TXINPARTAK ATERATZEKO ETA HERRIA SUTAN JARTZEKO ESPERIMENTUAK: Esperimentuak egingo ditugu suarekin, beroarekin, errekuntzarekin edota fluidoekin. Ingeniari espezializatu baten laguntzaz energiaren oinarriak barneratuko ditugu, eta bere ahalmenarekin liluratuta geldituko gara.
- Ikasturteak: DBH3, DBH4 eta BATXI 1
- Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
DINOSAUROEN ETORRERAREN IHES GELA: Gazteek hainbat zientzia-esperimentu egin beharko dituzte jolasaren bukaerara iritsi eta kutxan dagoen sekretua argitzeko.
- Ikasturtea: LH3-LH6
- Ordutegia: 2 saio egongo dira: 11:00-12.00 eta 13:00-14.00
- Saio bakoitzeko partaideak: 8
PHOTOCALL-a: Parte hartu #elgoibarzientzia traola erabilita (Instagramen edo Twitterrren). 100 €-ko saria Txankakuako bonuetan. Eguerdiko 13:30etan zozketatuko da. Irabazleak Instagrametik edo Twitterretik mezua jasoko du, eta 14:00ean informazio-gunean jasoko du saria.
5 postu mota
- Gazteen eta umeen proiektuak (ikastetxeetan landu dituztenak): Gazteak eta umeak dira azoka honen protagonistak, haiek egindako proiektuak eta lanak eskoletan erakutsiko baitira. Ikastetxeek rol aktiboa dute zientzia-azokan, haien ikasleen proiektuak aurkeztuz.
- Bizilaben parte hartzen duten umeak: Bizilaben egindako proiektuak eta lanak erakutsiko dituzte.
- Robotikan parte hartzen duten umeak: Robotikako tailerretan ikasitakoa erakutsiko dute.
- Stand profesionalak (enpresak eta Museoa): Joko baten bitartez enpresa bakoitzean zer lantzen den erakutsiko dute.
- Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Unibertsitatea: Haiek ekarpen paregabea egiten diote azokari, erakunde horietako profesionalak (emakumeak posible izanez gero) umeen erreferente bihurtuz eta ikastetxearen proiektuak zientzia-azokan zabalduz.
Parte-hartzaileak:
ELGOIBAR BHI | BERKOA S.COOP |
MEKA Lanbide Eskola | IMH Campus |
DANOBAT GROUP | ELGOIBARKO HERRI ESKOLA |
ROBOTIKA Dibertigarria | BIZILABE ELGOIBAR |
ELGOIBAR IKASTOLA | MAKINA ERREMINTA MUSEOA |
ELHUYAR | DOPLAY |
Laguntzaile izango dituzte Steam gaietan lan egiten duten profesionalak eta Elhuyar. Zientzia-azoka aurrera eramateko bolondresak eta gurasoak laguntzen egongo dira.