Presiopeko ura duten bi hidro-garbiketa makinarekin egingo dira lanak osteguna bitarte. Aurrekontua 6.169,30 eurokoa da, BEZ-a barne.
Helburua da ohiko kale-garbiketako zerbitzuarekin ezabatu ezin diren hondakinak kentzea.
Elgoibarko Udalak espaloien garbiketa plangintzarekin aurrera darrai. 2022ko otsailean herriko hainbat gunetako espaloiak era intentsiboan garbitu ostean, egunotan Santa Klara kaleko espaloiak txukuntzen dihardu.
Osteguna bitarte, maiatzak 12, iraungo dute lanek (7 egun guztira, pasa den asteazkenean hasi ziren) eta presiopeko ura duten bi hidro-garbiketa makinarekin egingo dira. Aurrekontua 6.169,30 eurokoa da, BEZ-a barne.
Helburua da ohiko kale-garbiketako zerbitzuarekin ezabatu ezin diren hondakinak kentzea.