18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.
Asteazken honetan, maiatzak 4, Elgoibarko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 18:30ean hasita Udaleko Areto Nagusian. Hona hemen gai-zerrenda:
- 2022ko martxoaren 30ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatzea 6E El Pilar eremuan adinekoentzako gizarte zerbitzuen ekipamendua eta aparkaleku bat eraikitzeko.
- Urazandi kaleko 1. zenbakian dagoen Pilar ikastetxe zaharraren partzelaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea onartzea.
- Urazandi kaleko 1 zenbakian dagoen El Pilar ikastetxe zaharraren orubea Gipuzkoako Foru Aldundiari dohainik lagatzeko espedientea lehendabizikoz onartzea.
- EH Bilduk aurkeztutako mozioa; “Elgoibarko Pentsiodunen Mugimendua”-ren izenean: “BANKUA, GURE KEZKAREN XEDE”.
- EH Bilduk eta PSE-EEk, MUGIren tarifa eredua babestu eta sustatzeari eta MUGI sistemaren tarifak sozial eta ekonomikoagoak izateko neurriak hartzeari buruz aurkeztutako mozioa.
- Ezkontza zibilak baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenen berri ematea.
- Eskaerak eta galderak.