Debemen Debabarreneko landa garapen elkartea da. Elkartea Debabarreneko 6 udaletxeetako ordezkariek, sindikatuetako ordezkariek eta kooperatiba eta baserritarren elkarteetako ordezkariek osotzen dute. Elkartea 1.991. urtean sortu zen landa guneko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, horretarako hainbat eremutan lan egiten du.
Helburuak:
Elkartearen helburuak izango dira landa eremuetako biztanleen bizi baldintzak hobetzea eta biztanle horientzako zerbitzuak prestatzea, eta bereziki nekazariei, nekazaritzako elikagai industriei, nekazalturismoko sektoreari eta Debabarrena eskualdeko tokiko administrazioei parte hartzea ahalbidetzea Landa Garapeneko programak prestatzen eta gauzatzen. Horretarako azterketak, inbertsioak eta edozein jarduera osagarri egingo dira, lortu nahi diren helburuak lortzeko. Elkartearen helburuak izango dira, halaber, lorategi, parke, ibai ibilgu, ibilbide eta berdeguneen mantentze lanak, garbitze lanak, landatze lanak eta zaintze lanak egitea, azoketarako egiturak muntatzea eta landa bideen mantentze lanak egitea.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
Elkartearen lana bi ardatz nagusitan banatu daiteke:
- Landa garapenera zuzenduriko proiektuak (osasungintza, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza, kirola, teknología berriak, azpiegitura....)
- Bideak, ur horniketak, zerbitzu ekipamenduak, kultur formazioak...
Horrez gainera honako beste zerbitzu hauek eskaintzen ditu elkarteak:
- Plastiko Bilketa
- Nekazal guneko bide eta kuneta garbiketa.
- Azoketarako txozna montaketak.
- Berdeguneen garbiketa, desbrozeak, talak, eta abar.
- Landa-bideen konponketa