Udaltzaingoa

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Udaltzainok, Euskal Herriko Polizia Legeak 27. artikuluan ezarri bezala, zeregin hauek betetzen ditugu:

  • Udalerrietako agintariak babestea eta udal eraikuntzak eta instalazioak jagon edo zaintzea
  • Hiriguneko zirkulazioa antolatu, seinalizatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera
  • Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen ondoko atestatuak izapidetzea
  • Ordenantza, Bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko Administrazio Polizia lanak egitea; baita ingurumenari eta bazter-txokoei kasu egiteko legeria bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki erakundeek dituzten aginpideen eremuan
  • Auzi Poliziaren zereginetan parte hartzea Auzi Poliziaren Unitateei lagunduz
  • Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak egiterakoan esku hartuz
  • Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragozteko jarduketa oro egitea
  • Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten laguntzea, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen, hori egiteko eskatzen zaienean
  • Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Galdu eta topatutako gauzak gordetzea
  • Galdutako animaliak jasotzea
  • Abandonatutako ibilgailuen kargu egitea
  • Trafiko-salaketak tramitatzea
  • Eskeko bidariei edo pasadizokoei laguntzea
  • Kaleak ixtea, ura kentzea,… betiere zerbitzu teknikoekin elkarlanean
  • Tabernak ixteko ordutegia zaintzea
  • Txakur arriskutsuak kontrolpean edukitzea
  • Bide publikoa hartzea edo okupatzea
  • Behin-behinean aparkatzeko eskaerak bideratzea
  • Garabi-zerbitzua kudeatzea
  • Deiak eta jakinarazpenak egitea
  • Bizilekua egiaztatzea
  • Udaltzaingoari egindako eskaerak erregistratzea
  • Tramiteak
  • Intereseko informazioa

Errosario kalea, 35. 20870 Elgóibar, Gipuzkoa.

Nola iritsi

Telefonoa:

943 74 13 94

Faxa:

943 74 88 54

Helbide elektronikoa:

udaltzaingoa@elgoibar.eus

Osaera:

Arloburua: Maialen Gurrutxaga
Udaltzainburua: Mikel Arantzamendi

Lotutako berriak:

Elgoibarko Udalak, Debegesak eta Institutuko, Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek bat egin dute 2030 Agenda bultzatzeko

Elgoibarko Udalak, Debegesak eta Institutuko, Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek bat egin dute 2030 Agenda bultzatzeko

2024-05-08
Hiru ikastetxeetako ikasleek Agenda 2030 lantzeko materiala sortu dute.  Ikasturtean zehar landutako proiektuak maiatzaren 30ean udaletxean egingo den Pleno Txikian...
[+ info]
Elgoibarren genero berdintasuna kirolean sustatzeko ekitaldiak maiatzean

Elgoibarren genero berdintasuna kirolean sustatzeko ekitaldiak maiatzean

2024-05-08
2024ko Women Itzuliaren lehen etapa, Morkaiko eguneko omenaldia, eta Real Sociedad vs Alaves lagunarteko partida nabarmentzen dira maiatzeko berdintasunaren aldeko...
[+ info]