Eginkizun eta jarduera nagusiak:
Herriaren garapen ekonomikorako proiektu eta jarduera guztiak sustatzea eta laguntzea.
Eskaintzen diren zerbitzuak:
- Nekazaritza, merkataritza eta herriko ostalaritza (hil bukaerako feriak, pintxo lehiaketa, garapen jasangarriaren feria,...) eremuak dinamizatzeko jarduerak sustatzea eta eremu hauekin elkarlana indartzea.
- Enpresen proiektuak martxan jartzeko eta autoenplegurako aholkularitza.
- Enpresa: herriko enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak dinamizatzea.
- STEAM arloak sustatzea teknikaren eta teknologiaren esparruetan kualifikazio handia duten pertsonak gure herrian etorkizunean izateko. Honetarako BIZILABE ikerketako zentroa sortu da.
- Enplegarritasun handia duten lanbideei begirako orientazio kanpainak Elgoibarko ikasleentzat.
- Proiektuen kudeaketa herrian enplegua hobetzeko eta sustatzeko.
Lotutako berriak:
Elgoibarko Udalak udaberriko aisialdiko eskaintzan haurrek parte hartzeko 20 dirulaguntza eskaera onartu ditu
2024-04-26
Hogei familiak 667,30 euroko dirulaguntza konbinatua jaso dute haurrek Elgoibarren udaberriko aisialdiko jardueretan parte hartzeko. Elgoibarko Udalak 20 dirulaguntza eskaera...
[+ info]Gaztelekuko udako jardueren agenda
2024-04-26
Jarduera hauetan izena emateko epea maiatzaren 3an itxiko da. Gaztelekuak udako oporraldirako jarduera berezien agenda iragarri du. Programa gazteentzako esperientzia...
[+ info]