Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

“Debabarrena Gourmet” ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaren aurkezpen ekitaldia egin da  

Datorren martxoren 28a eta apirilaren 13a bitartean, “Debabarrena Gourmet” ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera izango da Debabarrenean. Eskualdeko erreferentziazko jatetxeek zazpi platerez osatutako dastatze menuak eskainiko dituzte 65€-ren truke. Debabarrena Turismoak, Debabarreneko Klub Gastronomikoa osatzen duten sukaldariekin batera antolatutako ekimen gastronomikoa da iniziatiba. “Urrats bat harago joan nahi izan dugu ekimen hau diseinatzerakoan, sukaldariengan, produktuen aukeraketan eta plateren elaborazioan arreta jarriz”, azaldu du Aitziber Cortazar Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziako “Garapen Jasangarriko eta Turismo” saileko arduradunak. Horrela bada, “Debabarrena Gourmet” ekimenak eskualdeko sukaldarien balioa jomugan jarri eta beren esperientzia agerian utzi nahi du.  

“Debabarrena Gourmet” menua, zehazki, zazpi platerek osatuko dute: aperitiboak, bi hasierakok, bi plater nagusik (arraina eta haragia) eta bi postrek. Eskualdeko sei jatetxetan eskainiko da, hain zuzen ere, Eibarko Baratze Gourmeten, Elgoibarko Belaustegi Baserrian, Itziarko Kanalan, Mutrikuko Pikuan, Soraluzeko Txurrukan eta Debako Urgainen, eta jatetxe horietako sukaldariek prestatutako platerez osatuta egongo da, hurrenez hurren: Unai Altunak, Josu Mugerzak, Alberto Sánchezek, Luis Ángel Alburquerquek, Iurdana Laskurainek eta Nestor Pañunik. Halaber, ogia eta kafea menuan sartzen dira, baita ardoa ere: Arabar Errioxako Valdelana familiaren upategiko “AGNUS de Autor Malvasia” eta “AGNUS de Autor Crianz” ardo beltza eta txakolina.  

“Debabarrena Gourmet” eskualdeko chef erreferenteen elaborazio bikainak dastatzeko aukera paregabea da, adibidez, onddo salteatuak gorringo onduarekin eta foie-aparrarekin, edo zapo-takoak almejekin eta ilar-saltsarekin. Jatetxe bakoitzak bere menua diseinatu du, eta proposamen guztiak debabarrenaturismo.com webgunean daude ikusgai. Otorduez gozatu nahi dutenek jatetxera bertara deituz aurrez erreserba egin beharko dute eta “Debabarrena Gourmet” menua dastatu nahi dutela azaldu. 

Ekimena Debabarrenan egun pare bat igarotzeko osagarri gisa sortu da, gastronomia eta eskualdeko bisita gidatuen eskaintza uztartuz: ibilaldiak bertako bidezidorretatik, begiratokietatik ikuspegiak gozatzeko aukera, euskal DNAren ezagutza industria-museoen bitartez, zaldi-ibilaldiak, etab.

Aurkezpen ekitaldia

Ekimenaren berri emateko, aurkezpen ekitaldi bat egin da Elgoibarko San Pedro auzoko elkarte gastronomikoan. Han, parte hartuko duten jatetxeetako sukaldariek menuetan eskainiko dituzten plater batzuk aurkeztu dituzte, bakoitzak bana, eta hura nola elaboratu duten azaldu da dastatzeko aukera egon den bitartean. Era berean, ardo-ekoizleek ere beren produktuen xehetasunak eman ahal izan dituzte. Ekitaldi horretan eskualdeko erakundeetako langileak, blogariak, Euskadiko eduki sortzaile gastronomikoak, kazetariak eta udaleko teknikariak izan dira.

“Debabarrena Gourmet” ekimenak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadi Gastronomikoaren babesa du.