Dagoeneko, amaitu dira Olaizaga Kiroldegia teilatua berritzeko lanak, eta argiztapenean egiten ari diren azken ukituak bukatuta egongo dira ostiralerako. Horiek horrela, Olaizaga igerilekuko instalazioak martxoaren 17tik aurrera martxan izango dira berriro ere, eta apirilaren 1ean, berriz ekingo zaie igerileku txikian ematen diren hainbat ikastarori.
Maider Otal arkitekto elgoibartarrak diseinatutako obra hau gauzatzeko 400.000 € + BEZ inguruko inbertsioa egin da. Lan hori Olaizaga kiroldegian egiten ari diren eraberritze prozesuaren beste pauso bat da, eta instalazioak hobetzeko urratsak ematen jarraitzea du xede.
Teilatu zaharra egoera txarrean zegoen, eta ezinbestekoa zen berritzea. Hala, egindako lanari esker, instalazioak arinagoak eta argiagoak dira orain, eta horrek erabiltzaileen esperientzia hobetzen lagunduko du.
Era berean, 2023-2025 aldirako Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko dirulaguntza eskatuta dago. Aurreikusita dago Udalak egindako inbertsioaren %50a, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzea.
Halaber, apirilaren 1etik aurrera, berriro martxan jarriko ditugu haurren igeriketa ikastaroak. Haur txikientzako eta adin desberdinetako ikasleentzat hainbat ordutegi izango dira: HAURTXOAK (4 – 12 hilabete):
- Astelehena – Asteazkena: 18:30 – 19:00
- Asteartea – Osteguna: 18:30 – 19:00
HAUR TXIKIAK (12 – 36 hilabete):
- Astelehena – Asteazkena: 18:00 – 18:30
SARDINA TXIKIAK (>3 urte):
- Astelehena – Asteazkena: 17:00 – 17:30 eta 17:30-18:00
- Asteartea – Osteguna: 17:00 – 17:30, 17:30-18:00 eta 18:00-18:30
- Ostirala: 17:00-17:30
AEROBIKA URETAN:
- Asteartea – Osteguna: 19:00etan
Parte hartu nahi duten guztiek formularioa bete (https://files.fm/u/kqhhcs9m3x) eta Olaizaga Kiroldegian eman ahal izango dute izena.
Horiek horrela, Olaizaga Kiroldegiak bere instalazioak hobetzeko eta erabiltzaileei esperientzia hobea eskaintzeko pauso sendoak ematen jarraituko du.