Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Gazteria Sailak “Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko” izeneko hitzaldia antolatu dute.
Ekitaldi hau martxoaren 19an, 17:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, eta Miren Ros adituak gidatuko du.
Hitzaldia nerabeen gurasoei zuzenduta dago eta doakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete labur.eus/GURASOENTZAT webgunean.