Kirol patronatua

Eginkizun eta jarduera nagusiak:

Elgoibarko Udal Kirol Zerbitzua 1991 urtean sortu zen, elgoibartar guztiek kirola egiteko dituzten aukerak bultzatzeko asmotan. 1996an, udal zerbitzu hori autonomiadun erakunde bilakatu zen. Horri esker, arintasun eta aukera aniztasun handiagoa eman zaio udalerriko kirol gestioari. Azken hamarkada honetan, Udalak lan egin du helburu horiek lor daitezen. Ildo horretatik, kalitatezko azpiegitura eta kirol jarduera berriak sortu dira herrian, kirol-elkartegintza bultzatu da, eta Eskola Kirola koordinatzeko lana egin da. Gaur egun, Udal Kirol Patronatuak kalitatezko azpiegiturak eta zerbitzuak ditu, kirol-jarduera eskaintza handi hori burutu ahal izateko. 3.550 abonatu ditugu. Urtean zehar, gure instalazioak 100.000 aldiz baino gehiago erabiltzen dira. Gure urteroko aurrekontua milioi bat eurotik gorakoa da, eta autofinantzazioa %60 baino handiagoa. 18 kirol elkarte daude Elgoibarren eta 300 umek eman dute izena Eskola Kirola delako programan. Hori gogoan izanik, konturatu ahal izango gara zer nolako pisua hartu duen erakunde honek 11.589 biztanle (2015-01-01an) dituen herri batean.

Eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Olaizaga Kiroldegia: Estalitako igerilekuak, erabilera anitzeko kantxa, 2 gimnasio, squash-a, rokodromoa, frontoi txikia, muskulazio gela, saunak, harmailak.
  • Mintxeta Kirol Instalazioak: atletismo pista, belar artifizialdun 2 futbol zelai, 2 tenis pista eta 2 padel pista, harmailak, aldagelak, gimnasioa, muskulazio gela, spinning gela, aire libreko igerilekuak, solarium-a, kirol pista balioanitza, taberna, BTT zentroa
  • MEI-IMH Kiroldegia : kirol anitzetarako kantxa, muskulazio gela, kantxen alokairua, aldagelak, komunak, biltegia, harmailak
  • Ikastolako frontoia

Udaleko Kirol Patronatua

Olaizaga Kiroldegia, San Roke Kalea, 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa

Nola iritsi

Telefonoa:

943 74 44 15

Faxa:

943 74 37 54

Helbide elektronikoa:

olaizagaharrera@hotmail.es

Osaera:

Arloburua: Iñigo Loiola
Zuzendaria: Ramón Mujika
Administraria: Esther Lizarriturri

Lotutako berriak:

Atzerapenak Olaizaga kiroldegiko teilatua eta Artekaleko igogailua berritzeko obretan

Atzerapenak Olaizaga kiroldegiko teilatua eta Artekaleko igogailua berritzeko obretan

2024-11-21
Bi obretan gertatutako hainbat ezusteko teknikok gauzatze-fase batzuk birprogramatzera eta hasieran ezarritako epeak luzatzera behartu dute. Elgoibarko Udalak jakinarazi du...
[+ info]
Elgoibarko Udalak 270.000 euro eman dizkie Eulogio Estarta kaleko bizilagunei bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza aurreratuetan

Elgoibarko Udalak 270.000 euro eman dizkie Eulogio Estarta kaleko bizilagunei bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza aurreratuetan

2024-11-21
Kaleko 1etik 6ra bitarteko eta 9 zenbakidun etxebizitzen jabekideen erkidegoek aurrerakinak jaso dituzte beren higiezinetan hobekuntza-obrak egiteko. Jarduketa horiek SIGMA...
[+ info]