Elgoibarko VIII. Idazlan Lehiaketa antolatu du aurten Elgoibarko Udalak

Elgoibarko Udalak ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin jarri du abian ‘Elgoibarko VIII. Idazlan Lehiaketa’. Elgoibarko ikastetxeetan ikasten dabiltzan 8-18 urte bitarteko ikasleek edota, Elgoibarren erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan ikasleek parte hartzeko aukera izango dute.

Parte hartzaileak ondorengo taldeetan sailkatuko dira: 

  • A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
  • B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
  • C taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
  • D taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
  • E taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa

Idazlana euskaraz idatzitakoa izan beharko du, gaia librea izanda. Era berean, idazlana jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da. 

Sari moduan, 50 € eta 120 € bitarteko bonoak banatuko dira herriko dendetan gastatu ahal izateko. Epaimahaiak saridunak aukeratu ostean, sarien banaketa eguna, lekua eta ordua behar bezala jakinaraziko zaie irabazle guztiei.

Ikastetxean edo HAZen (Santa Ana kalea, 2) aurkeztu beharko dira lanak 2025eko martxoaren 11 baino lehen. 

 

VIII. IDAZLAN LEHIAKETAREN ESKUORRIA ( PDF)