Prest dago dagoeneko UEUk negu-udaberri honetarako egin duen eskaintza

UEUk dagoeneko prestatu du 2025eko otsailetik apirilera bitartean emango dituen ikastaroen eskaintza zabala. Ikastaro horiek Eibarren, Iruñean eta on-line egingo dira, eta aurreko urteetan bezalaxe, ikastaro horietan izena ematen dutenek ikastaro sorta zabala izango dute, eta askotariko jakintza arloak landu ahal izango dituzte.

Bestalde, ohikoa den moduan, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak aurtengo negu-udaberrian eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara (Eibarko eta Iruñeko egoitzetan) edo on-line egiten dituzten herritarrei.

Horren haritik, Elgoibarko Udalak ikastaroaren matrikula osoa ordaintzeko dirulaguntzak emango dizkie UEUk antolatzen dituen ikastaroak egiten dituzten langabetu, ikasle, pentsiodun eta erretiratuei. Eta lanean dihardutenei, berriz, Udalak matrikularen erdia lagunduko die diruz. Nolanahi ere, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da.

 

Ikastaroak hurrengo hauek izango dira:

Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) egin daiteke.

UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (943 821426, markeskoa@ueu.eus).

Bestalde, Elgoibarko Udalak ematen duen dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara Sailera jo beharko dute (943 744366, euskara@elgoibar.eus).