Elgoibarrek 2025eko urtarrileko kultur agenda aurkeztu du

Elgoibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu 2025eko urtarrilerako programatutako kultur jardueretan parte hartzera. Adin eta interes guztietarako diseinatutako agenda kulturala inprimatutako formatuan banatu da etxe guztietara, eta  esteka honetan eskuragarri dago formatu digitalean. Proposamen aipagarrienen artean daude:

  • “El hierro a través de la historia” argazki lehiaketa:
    Urtarrilaren 9tik 31ra, Makina Erremintaren Museoan, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Europako Kontseiluaren Kultur Ibilbideen Sareak antolatuta.
  • Idi-proba “Kintopetokoak”
    Urtarrilaren 11n, larunbata, 21:00etan, Sigmako probalekuan.  Antolatzailea: Sigma Proba Elkartea.
  • Laneko orientazio-zerbitzua etxeko lanean eta zainketetan
    Urtarrilaren 14an eta 28an, asteartea, 16:00etatik 19:00etara, doako banakako saioekin. Hitzordua eskatu behar da 688 640 983 telefonoan edo elgoibarlantzen@gmail.com helbidean.
  • Euskarazko antzerkia: “Miñan, ArteDrama”
    Urtarrilaren 17an, asteazkena, 19:00etan, Herriko Antzokian. Sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan egongo dira eskuragarri.
  • Erakusketa: “Etxeaga”, Santa Zezilia abesbatzaren 100 urteei eskainia
    Urtarrilaren 17tik 25era, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, 18:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara.
  • Hitzaldia: “Behar bat sortu behar da”, Julen Aranguren
    Urtarrilaren 17an, ostirala, Kultur Etxeko Altzola Aretoan, 18:30ean. Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udalak antolatuta.
  • Euskarazko literatur tailerra: “Arrain hezur bat”, Olatz Mitxelena
    Urtarrilaren 8an, larunbata, 9:30etan Gotzon Garate liburutegian. Helduentzako doako tailerra.
  • GO!azen 10.0
    Familia osoarentzako musika ikuskizuna, urtarrilaren 24an, asteazkena, 18:00etan, Herriko Antzokian.

Elgoibarko kultur programazioak gustu guztietarako jarduerak eskaintzen ditu, antzerki eta musikatik hasi eta literatur erakusketa eta tailerretaraino. Informazio gehiago nahi dutenek weggune honen agendan kontsulta dezakete.