Era berean, saneamendu- eta argiteria-sarearen zati bat berrituko da, eta hormigoizko baranda konponduko da.
Obrak datorren astelehenean, apirilaren 25ean, hasiko dira.
Obrak egiteko epea 6 aste ingurukoa izango da, eta inbertsioa 119.118,28koa izango da, BEZa barne.
Lerungo poligonoaren jabeen batzarrak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, poligonoaren urbanizazioa amaituko du, oinezkoentzako gune bat sortuz pasabidetik poligonoaren erdiko biribilguneraino, ibaiaren ibilbideari jarraituz. Era berean, saneamendu- eta argiteria-sarearen zati bat berrituko da, eta hormigoizko baranda konponduko da. Lanak datorren astelehenean, apirilak 25, hasiko dira.
2015ean gauzatu zen lehen fasea: baranda birjarri zen eta hainbat jarduketa egin ziren argiztapen-sarean.
Gaur egun, pasabidetik erdiko biribilguneraino doan trazadurak, ibaiaren ibilbideari jarraituz, 9 metroko galtzada du, bi erreiz osatua. Galtzada horrekin batera, aparkaleku bat (ibaiaren ertzean) eta espaloi bat daude.
Poligonoan egin zen azken jarduketetako bat izan zen hormigoizko baranda jartzea trazadura horretan zehar. Baranda hau, gaur egun, leku askotan hondatuta dago. Izan ere, ibilgailu askok atzeraka egiten dute aparkatzeko maniobrak egin bitartean, eta, zenbait tartetan, apurtu ere egin da.
Obraren helburua da oinezkoentzako konexio segurua eta erosoa sortzea ondoko hiri-puntuen artean, pasabidearen eta biribilgunearen artean, industriagune ingurua paseatzeko eremurik erabilienetakoa baita. Zehazki, jardueraren helburua aipatutako luzera horretan gutxienez 2 metroko espazioa lortzea da. Gaur egun galtzada 8-9 metro zabal da eta zabalera aldakorra izango du, gutxieneko zabalera 4,40 metrokoa izango delarik. Era berean, adierazi behar da zirkulazioaren noranzko bakarrekoa izango dela.
Bestalde, obra aprobetxatuko da falta diren edo kolpatuta edo egoera txarrean dauden hormigoizko baranda-zatiak berritzeko. Era berean, dagoen baranda guztia garbituko da. Industrialdearen garbiketa orokorra ere egingo da, lehendik dauden espaloi eta hustubideetako landaredia garbitu eta kenduz. Egoera txarrean dauden baldosak birjarriko dira, hausturak edo juntura solteak dituzten saneamendu-sareko tarteak konponduko dira eta, amaitzeko, poligonoko saneamendu-sarearen garbiketa eta bideo-ikuskapena egingo da.
Obrak egiteko epea 6 aste ingurukoa izango da, eta inbertsioa 119.118,28koa izango da, BEZa barne.
Ane Beitia alkateak adierazi du “jarduketa estrategikoa da Udalarentzat eta, bereziki, tokiko eta eskualdeko sare ekonomikoarentzat: lehentasunezkoa eta funtsezkoa da lurzoru industriala eta gure sare ekonomikoarentzat kalitatezko eta erakargarriak diren espazioak eskaintzea. Lerun Arriaga Industriagunean burutu dugun birmoldaketa guztiaren jarraipena da. Gure industriaren sendotasunari eusteko eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko lanean jarraitzen dugu”.