Maiatzaren 13an amaituko da epe hori. Udako Aisialdi Eskaintza ekainaren 27tik uztailaren 22ra luzatuko da.
Udal Ludoteka eta Atxutxiamaikaren artean antolatzen den Udako Aisialdi eskaintzan izena emateko epea apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 13an amaituko da. Egun, haur zein hezitzaileak, aisialdi eskaintza horrek barne hartuko dituen ekintzat prozesu parte-hartzaile batean zehazten ari dira.
Udako Aisialdi Eskaintza ekainaren 27tik uztailaren 22ra luzatuko da eta adin desberdineko haurrentzako egokitutako eskaintza izango dute parte-hartzaile guztiek, egun pasa edo irteera bereziez gain. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da astelehenetik ostiralera.