7 begiralek kirol-programa zabala garatuko dute Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan eta Ikastolako frontoian Aste Santuko 7 egunetan, apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an.
2015 eta 2010 urteen artean jaiotako 101 haur eta gaztek hartuko dute parte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Aste Santuko Kampusean. 7 begirale arduratuko dira Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan eta Ikastolako frontoian egingo den kirol programa zabala garatzeaz.
Eskalada, atletismoa, acrosporta, herri kirolak, skate-surfskate-patinak, padela, futbola, beisbola, eskubaloia, kolpbola, zumba eta mendizaletasunak… egitarau zabala osatzen dute Aste Santuko 7 egunez gozatzeko, apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an.
Kampusaren prezioa 46 €-koa da abonatuentzat eta 51,20 €-koa abonatu gabeentzat. Familia ugariek % 30eko deskontua dute.
2021eko edizioarekin alderatuta, parte-hartzea 36 pertsonatan jaitsi da, baina 2019arekin alderatuta (2020an ez zen campusa antolatu Covid-19aren ondorioz), nabarmen egin du gora, izan ere, duela 3 urte 28 haurrek hartu zuten parte Kirol Campus honetan.