18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udaleko you tube kanalean jarraitu ahal izango da zuzenean.
Gaiak:
- LEHENENGOA.- 2024ko azaroaren 26an egindako bilkuraren akta onartzea.
- BIGARRENA.- Elgoibarko Udala Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana gauzatuko duen erakundea den aldetik, Iruzurraren aurkako neurrien planari atxikitzea, Iruzurraren aurka borrokatzeko Adierazpen Instituzionala onartzea eta Iruzurraren aurkako Etika eta Jokabide Kodea onartzea.
- HIRUGARRENA.- Elgoibarren egindako hainbat obra interes berezikoak edo herri onurakoak direla adieraztea, EIOZren gainean hobaria aplikatu ahal izateko helburuarekin.
- LAUGARRENA.- Eskari – galderak.