N-634 errepidea erabat moztuko da Elgoibar parean, datorren larunbatean, abenduak 14, 08:00etatik 20:00etara, Urazandi zubiko ibaiaren gaineko pasabideak kentzeko

  • Donostiatik datorren trafikoa udalerriaren barrualdetik desbideratuko da. Bilbotik datorren trafikoa, berriz, Urazandi zeharkatuz bideratuko da, kamioien kasuan izan ezik, horiek herri barrutik zirkulatuko baitute, Olaso industrialdetik sartuta.
  • Donostiarako noranzkoan doazen autobusei dagokienez, ohiko geltoki guztiak martxan mantenduko dira. Hala ere, Bilborako noranzkoan doazen autobusentzat, Txankakua eta Elgoibarko karrozerien geltokiak bertan behera geratuko dira, eta behin-behineko geraleku bat ezarriko da Santa Anan, 34. zenbakiaren parean, DB04 eta DB06 lineetarako. DB02 eta UK05 lineak Guasseko geltokian baino ez dira geldituko.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, Urazandi zubian ibaiaren gainean dauden pasabideak kentzeko lanak direla eta, N-634 errepidea erabat itxita egongo da abenduaren 14an, larunbata, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Donostiatik datorren trafikoa udalerriaren barrualdetik desbideratuko da. Bilbotik datorren trafikoa, berriz, Urazandi zeharkatuz bideratuko da, kamioien kasuan izan ezik, horiek herri barrutik zirkulatuko baitute, Olaso industrialdetik sartuta.

Donostiarako noranzkoan doazen autobusei dagokienez, ohiko geltoki guztiak martxan mantenduko dira. Hala ere, Bilborako noranzkoan doazen autobusentzat, Txankakua eta Elgoibarko karrozerien geltokiak bertan behera geratuko dira, eta behin-behineko geraleku bat ezarriko da Santa Anan, 34. zenbakiaren parean, DB04 eta DB06 lineetarako. DB02 eta UK05 lineak Guasseko geltokian baino ez dira geldituko.

Elgoibarko Udalak aldez aurretik eskertzen du herritarren ulermena eta laguntza jarduera horiek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean. Komeni da joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea eta mozketa-aldian ordezko ibilbideak (autobidea) erabiltzea.