- Hitzaldia Elgoibarko LILAn izango da, 18:00etatik 20:00etara.
- Jarduera hau herritar guztiei irekita dago eta gaztelaniaz emango da. Zapia erabiltzen duten emakume musulmanen errealitatea gizarteari hurbiltzea du helburu, elkar ulertzea sustatuz eta estigmak murriztuz.
- Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete esteka honen bidez: https://labur.eus/lila2024.
Datorren azaroaren 26an, 18:00etatik 20:00etara, Elgoibarko LILA zentroan “Emakume musulmanak eta jantziak: aurreiritziak murrizteko begirada bat” hitzaldia eskainiko du Biltzen Elkarteak. Jarduera hau herritar guztiei irekita dago eta gaztelaniaz emango da. Zapia erabiltzen duten emakume musulmanen errealitatea gizarteari hurbiltzea du helburu, elkar ulertzea sustatuz eta estigmak murriztuz.
Hitzaldiak emakume musulmanen janzkerari buruzko funtsezko alderdiak jorratuko ditu, uste okerrak desmitifikatuz eta jantzi horien esanahi kultural eta pertsonalak azalduz. Gainera, bertaratuak kontzientziatu nahi dira emakume horiek aurre egin behar dioten diskriminazioari buruz, eta jantziek sistema patriarkalean duten zereginari buruzko hausnarketa sortu nahi da.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete esteka honen bidez: https://labur.eus/lila2024.