23.000 litro ur Elgoibartik Valentziara

Elgoibarko Udalak, DANAk kaltetutako pertsonei laguntzeko elkartasun ekimenaren baitan, Altzolako Ura enpresaren laguntzarekin ia 23.000 litro ur bidali ditu Valentziara. Horretarako, 3.000 euroko ekarpena egin da.  Altzolako Ura enpresari eskerrak eman dizkio Udalak elkarlan eta prestutasunagatik. Elkarlanak bere fruituak ditu, beti.