Elgoibarko Udalak WhatsApp kanal berria jarri du abian herritarrek era zuzenean eta gertutasunez eskuratzeko informazioa

  • Zerbitzu horri esker, herritarrek zuzenean jaso ahal izango dituzte abisuak, albisteak eta udal-ekitaldiak.
  • Interesdunek whatsapp kanalen artean bila dezakete ‘Elgoibarko Udala’ edota esteka honen bitartez harpidetu: https://labur.eus/ElgoibarkoUdalaWhatsapp

Elgoibartar guztiei zuzenduta, Elgoibarko Udalak bere komunikazio-kanal berria jarri du abian WhatsApp bidez, gaur egun gehien erabiltzen den plataformetako baten bidez informazio hurbila eta eskuragarria eskaintzeko.

Zerbitzu horri esker, herritarrek zuzenean jaso ahal izango dituzte abisuak, berriak eta udal-ekitaldiak, udalarekin harreman bizkorragoa eta arinagoa izan dezaten. Ekimen honen bidez, Udalak gardentasunarekin eta komunikazio-kanalen hobekuntzarekin duen konpromisoa berresten du, auzokide guztien behar eta lehentasunetara egokituz.

Elgoibarko Udalak herritar guztiak animatzen ditu kanal horrekin bat egitera, udal-jardueren eta -zerbitzuen berri izan dezaten denbora errealean, eta, horrela, udalerriko bizitzan inplikazio handiagoa izan dezaten. Interesdunek whatsapp kanalen artean bila dezakete ‘Elgoibarko Udala’ edota esteka honen bitartez harpidetu: https://labur.eus/ElgoibarkoUdalaWhatsapp