Gaueko itxiera eta zirkulazio txandakatuta N-634 errepidean, urriaren 25ean eta 26an, Urazandi zubia kentzeko lanak direla eta

  • Bidearen gaineko pasabidea kentzeko obrek trafikoa moztuko dute gaueko ordutegian eta zirkulazioa txandakatuko da aste honetako ostiral eta larunbatean.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, N-634 errepidea gurutzatzen duen pasabidea kentzeko lanak direla eta, trafikoa eten egingo da urriaren 25ean eta 26an.

Urriaren 25ean, ostirala, N-634 errepidea itxi egingo da gaueko ordutegian, 22:00etatik larunbateko 05:00etara, pasabide nagusia kentzeko. Denbora-tarte horretan, ezin izango da errepide horretatik zirkulatu. Igogailu berritik eta pasabide berritik oinezkoentzako sarbidea itxita egongo da gaueko 22:00etatik goizeko 9:00etara.

Urriaren 26an, larunbata, alboko pasabidea kentzen jarraituko da. Oraingo honetan, erreietako bat itxita egongo da, eta zirkulazioa txandaka kudeatuko da 05:00etatik obrak amaitu arte.

Elgoibarko Udalak barkamena eskatu du jarduketa horiek errepidearen erabiltzaileei eragin diezaieketen eragozpenengatik, eta aldez aurretik eskertu du herritarren ulermena eta laguntza. Trafikoari gutxiago eragiteko, gidariei gomendatzen zaie ibilbide alternatiboak erabiltzea aipatutako egun eta orduetan.