- 19:00etan izango da kontzertua, goizez, 9:00etatik aurrera, hilabete amaierako nekazaritza eta abeltzaintza azoka egingo da Kalebarren plazan.
Elgoibarko Udalak, herriko eragileekin elakrlanean, jarduera eskaintza zabala antolatu du datozen egunetarako herrian. Jarduera horien artean daude antzerkia, tailerrak, eztabaidak eta gazteentzako ekitaldiak, besteak beste, genero-berdintasuna, iraunkortasuna eta aisialdi hezitzailea.
Urriaren 22an, asteartea, Gotzon Garate Udal Liburutegiak LH3 eta LH4ko gazteei zuzendutako hezkuntza jarduera bat hartuko du. Ingurumen-zientziari buruzko “Let ‘s go green together” tailerra da, klima-aldaketari aurre egitea helburu duena, eta 17:00etan egingo da.
Gainera, urriaren 22tik 27ra Jolasaren Astea egingo da, Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaika kolektiboak antolatuta, jolasa gazteenentzako hezkuntza- eta aisialdi-tresna gisa sustatzeko helburuarekin.
Urriaren 25ean, ostirala, 19:00etan, “Primital Prime, Primital Brothers” antzezlana taularatuko da Herriko Antzokian. Sarrerak linean eta leihatilan daude eskuragarri.
Urriaren 26an, larunbatean, 9:00etatik 14:00etara, hilabete amaierako nekazaritza eta abeltzaintza azoka egingo da Kalebarren plazan. Ekitaldi honetan, tokiko produktuen salmentaz gain, Elgoibarko txikienek landa mundua, inguruko produktuak eta hezkuntza jardueretan parte hartzeko tailer batzuez gozatzeko aukera izango dute. Jardunaldiarekin jarraitzeko, 19:00etan Maalan, Puro Relajoren doako kontzertua eskainiko da. Mexikar musika izango da protagonista aire zabalean.
Asteko azken egunean, urriaren 27an, igandea, antzerki saio bikoitza izango da Herriko Antzokian. 12:30etan Txalo Produkzioak taldearen “Kanpora Sartzen” antzezlana aurkeztuko da, eta 16:30etan Eidabe konpainiak familia osoari zuzendutako “Kuku, ezkutuan dauden emakumeak” obra familiarra eskainiko du. Azken horretarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, bai online, bai leihatilan.
Elgoibarko Udalak herritarrak ekimen hauetan parte-hartzera deitzen ditu.