Hirigune Historikoaren itxiera ibilgailu motordunentzat urriaren 3, 4 eta 5ean, STOCK KALEKO AZOKA dela eta

  • San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxiko dira.
  • STOCK KALEKO AZOKAN saltokiek beren produktuak salgai jartzen dituzte beren establezimenduaren aurrean.

Udalak urriaren 3, 4 eta 5erako aurreikusita dauka, Txankakua Merkatarien Elkarteak antolatutako STOCK KALEKO AZOKA dela eta, alde zaharreko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) ibilgailu motordunen joan-etorriari ixtea.

Kontuan hartuko da ontziratu gabeko produktu galkorren hornidura, bai eta banku, farmazia eta bitxien hornitzaileak ere.

STOCK KALEKO AZOKAn saltokiek beren produktuak salgai jartzen dituzte beren establezimenduaren aurrean, bide publikoan gorriz margotutako gunea okupatuz.

Udalak tokiko ekonomia biziberritzeko abian duen talka-planarekin bat datorren ekintza da. Ekimen horrek erosketak erraztuko ditu eta udalerriko kaleak dinamizatuko ditu, merkataritza-ordutegian espazio erakargarriagoa eta atseginagoa lortuz.

Jarduera arrakastatsua eta onuragarria izan dadin inplikatutako alderdi guztientzat, Udalak kale horietan dauden gainerako negozioei parte hartzera gonbidatzen ditu, denda kalera ateraz.