Emanaldi honetarako sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan erosi daitezke 10 euroren truke (3 euro Gazte-txartela dutenek).
Zinemari erreparatuz, ‘Matrix Resurrections’, ‘El valle de las linternas’ eta ‘Ongarri: la ruleta de la fortuna y la fantasía’ filmak egongo dira ikusgai.
Yllana antzerki taldeak eskainiko duen ‘Greenpiss’ antzezlanak zabalduko du asteburua Herriko Antzokian ostiralean, urtarrilaren 21ean, 20:30tan. Antzerki hau ekologiari, gure planetaren etorkizunari eta gure espeziearen biziraupenari buruzko satira dibertigarria da. Graziazko egoeran dauden lau aktore hamaika pertsonaiatan banatzen dira, politikarietatik pinguinoetara, denon ahotan dagoen gai bat jorratzeko, eta Yllanak horri aurre egiteko errezeta argia eskaintzen du: umore garratza eta hesirik gabea, inor axolagabe utziko ez duena.
Antzez lana ikusteko sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eta leihatilan erosi daitezke 10 euroren truke (3 euro Gazte-txartela dutenek).
HAIZEA emakume taldeak ere emanaldi bat antolatu du egun berdinerako; kasu honetan, bideo foruma. Loredi Salvajeren ‘Alma salvaje’ ikusi ahalko da Lilan 19:00etatik aurrera.
Bestalde, urtarrilaren 24an, astelehena, Loredi Salegik emakumeentzako jabekuntza tailer bat eskainiko du ‘Kristalezko sabaia’ izenpean. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da, Lilan.
Urtarrilaren 25ean, asteartea, Annie Funnyren ‘Short stories’ liburua irakurriko du ipuin kontalariak Elgoibarko liburutegian. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoentzako saioa 17:00etan izango da, eta bigarren eta hirugarren mailakoentzat, aldiz, 17:30ean.
Urtarrilaren 26an, asteazkenean, Epeletan Literatura tailerraren barruan, Harkaitz Canoren ‘Fakirraren ahotsa’ eskainiko da Gotzon Garate Udal Liburutegian 19:00etatik aurrera.
Bestalde, San Anton jaiei amaiera emateko, honako ekintza hauek antolatu dira datozen egunetarako:
-
Urtarrilaren 21ean, ostirala, ‘Ez da kasualitatea’ bertso musikatua antolatu du Elgoibarko Udalak eta Makina Erremintaren Museoak. Museoan bertan izango da, eta Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Miren Amuriza bertsolariek abestuko dute. Gai-jartzailea Maite Berriozabal da, eta musikariak Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
-
Eta azkenekoz, urtarrilaren 22an, larunbata, Filatelia Elkarteen Euskal Federazioaren lehen asanblada antolatu da Kultur Etxeko hitzaldi gela, 11:00etan. Eta 13:00etan zigilu erakusketaren amaiera ekitaldia egingo da, eta aldi berean erakusketako parte-hartzaileei eta laguntzaileei sariak banatuko zaizkie.
Zinema
Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak:
-
MATRIX RESURRECTIONS: ostirala 21 (21:00), larunbata 22 (19:30 eta 22:15) eta igandea 23 (19:00).
-
EL VALLE DE LAS LINTERNAS: igandea 23 (16:30) eta astelehena (21:00).
-
ONGARRI: LA RULETA DE LA FORTUNA Y FANTASIA: asteazkena 26 (21:00).
Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.