Asteazkenean, irailak 18, mozketak izango dira Elgoibarren Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren inaugurazio ekitaldia dela eta 

  • Mozketak 10:00etatik 12:30era egingo dira.

Datorren asteazkenean, irailak 18, Lanbide Heziketaren 125. urteurrenaren inaugurazio ekitaldia ospatuko da Elgoibarren. Ekitaldi honen garapen egokia bermatzeko, udalerriko erdiguneko hainbat kaletan trafikoa etengo da.

Mozketak 10:00etatik 12:30era egingo dira, eta honako bide hauei eragingo diete:

  • San Frantzisko kalea (1etik 19rako tartea).
  • Kalebarren plaza.
  • Errosario kalea.
  • San Bartolome kalea.
  • Kalegoen plaza.

Santa Ana kalea (San Ignazio kalearen eta Kalegoen plazaren arteko tartea).
Udalak barkamena eskatu du mozketa horiek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta aldez aurretik bizilagunen ulermena eta laguntza eskertu ditu.